Skip to main content
2024/01/19

Tolosaldea Sahararekin taldeak bultzatuko duen kanpainarekin bat gatoz

Ikastolan aukera ezinhobea Saharako kanpalekuetara laguntza bidaltzeko

Kanpamentuetara bidalitakoa beste urte batean

Aurreko urteetan egin izan dugun bezala, Tolosaldea Sahararekin elkartearekin elkarlanean, datorren aste osoan zehar Saharako kanpalekuetara bidaltzeko material bilketa egingo dugu Ikastolan. Janaria ez ezik, pixa-ohialak, konpresak eta eskolarako materiala ere bilduko dira:

 - Janariak: lekaleak, hegaluzea eta sardinak oliotan, pasta, arroza, azukrea eta olioa.

 - Haurrentzako eta helduentzako pixa-oihalak.

 - Konpresak.

 - Eskola materiala: koadernoak, arkatzak, ezeztekoak, txorroskiloak...

Material bilketa egiteko kaxak izango dira Ikastolan, urtarrilaren 22tik otsailaren 2ra.

Ziur gaude aurten ere bestetan bezain eskuzabal jokatuko dugula. Mila esker guztioi!!

Kategoriak

2024-05-17Kidetzea
Anoetako Herri Ikastolan bildu dira ostiral goizean elkar ezagutza lantzeko asmoarekin
2024-05-17Ekintza
DBH3ko ikasleek etxetik ekarritako hamaiketakoa eskainiko dute ikasturte honetan eta hurrengoan
2024-05-15Elkartasuna
Ikastolako idazkaritzako langileek lagunduta, familiek eskatutako produktuen loteak eskuragarri dituzte.