Skip to main content
2024/02/29

DBH osoan EUSLE kanpainari hasiera emango diogu Ikastolan

Ikasleen arteko elkarrizketetan euskarari eusteko kontzientziazio ariketan datza kanpaina

EUSLE arduraduna ikasleekin

Soziolinguistika Klusterrak lan-munduan martxan jarritako egitasmoa da, azkeneko ikasturteetan Galtzaundik ikastetxeetan aurrera eramaten ari dena . Anoetako Herri Ikastolan hainbatetan parte hartu du eta oraingoan ere ikasleen baiezkoa tarteko, EUSLE kanpainari helduko diogu. 

Gela bakoitzean ikasleen %20a (5 ikasle) EUSLE izendatuko dira. Eskola eremura sartzen direnetik irten arte ikasle horiek euskaraz egin beharko dute. Gaztelera eta euskara nahasten direnean, normalean, guztiek gazteleraz hitz egiten amaitzen dutenez, kide batek euskarari eusteak elkarrizketa euskarara irauli dezake.

Kategoriak

2024-05-03Ekintza
Urak duen garrantziaz eta erabilera arduratsuaz jabetzea izan da bidali nahi izan duten mezua
2024-05-01Ekintza
Bidaitz Sasiain erlazainaren bisitan entzundakoak baliagarriak  izango dituzte aurrerantzean 
2024-04-30Ekintza
Apirilean hasita, denera bost saio egingo dituzte ostiraletan Ikastolaren patioan