Skip to main content
2024/03/08

Aurten ere, programazio berrituarekin dator Zirimola

Euskal Herriko haurrak saretu eta aisialdi hezitzaile eta euskaldunaz blaitzeko asmoz garatutako udaleku eskaintza da

Zirimolako logoa

Urteroko moduan, ZIRIMOLA Ikastolen Aisialdi Taldeak 2024ko udarako eskaintza prest du.

Euskal Herri osoko haur, gazte eta nerabeek parte hartzen dute Zirimolako udalekuetan. Euskara ardatz izanik, ingurune naturalarekin errespetuan antolatzen diren egonaldiak dira. ZIRIMOLAk antolatzen dituen udalekuak Euskal Herri osoan zabaltzen dira, eta, haurrak erdigunean direla, honako balio hezitzaile hauek sustatzen dituzte: parte-hartzaileak dira, naturaz gozatzeko eta ikasteko jarduera-multzoez osatuak daude, ikuspegi inklusiboa eta herritarra dute, eta, ororen gainetik, euskaldunak dira.

Gogoratu izen-ematea irekita dagoela ,  Martxoaren 4tik maiatzaren 14ra izango da  zirimola.eus atarian. Bertan esku-orri digitala informazio guztiarekin topatuko duzue. Animatu zuen seme-alabei bertan parte hartzeko.

 

Kategoriak

2024-05-03Ekintza
Urak duen garrantziaz eta erabilera arduratsuaz jabetzea izan da bidali nahi izan duten mezua
2024-05-01Ekintza
Bidaitz Sasiain erlazainaren bisitan entzundakoak baliagarriak  izango dituzte aurrerantzean 
2024-04-30Ekintza
Apirilean hasita, denera bost saio egingo dituzte ostiraletan Ikastolaren patioan