Skip to main content
2024/03/08

Ikastolen 7. Batzarraren agerraldia gure bailaran

Martxoaren 7an Laskorain Ikastolara Anoetako Herri Ikastolako ordezkariak bertaratu ziren

7. Batzarraren kartela

Otsailaren 26an, ikastolek heldu den ekainaren 22an ospatuko dugun VII. Batzarraren prozesua aurkeztu zuten. Baileretako Hurrengo zortzi-hamar urteetan ikastolen mugimenduak egingo dituen urratsak eta ezarriko dituen mugarriak erabakiko dira. Batzarrari begira, ikastoletan hasiko da eztabaida prozesua, helburuak eta konpromisoak azaltzeko.

Horren harira, martxoaren 7an Laskorain Ikastolan, Anoeta, Irura, Laskorain, Uzturpe, Zubimusu, Inmakulada eta Larramendi ikastoletako Errektore Kontseiluko eta zuzendaritzetako kideak bildu ziren, ikastolen Elkarteak dituen helburu eta erronkak azaldu, sozializatu eta kontrastatzeko asmoz. Bertan, Nekane Artolak eta Zigor Ibartzabalek dinamizatuta,   NONDIK GATOZ, NON GAUDE eta NORA GOAZ dokumentuak aztertu eta ekarpenak egiteko aukera izan genuen. Ondoren, Ikastola bakoitzak bere komunitatean lanketa egiteko eta enmendakinak biltzeko epea irekiko da.

Hemen informazio gehiago

 

Kategoriak

2024-05-03Ekintza
Urak duen garrantziaz eta erabilera arduratsuaz jabetzea izan da bidali nahi izan duten mezua
2024-05-01Ekintza
Bidaitz Sasiain erlazainaren bisitan entzundakoak baliagarriak  izango dituzte aurrerantzean 
2024-04-30Ekintza
Apirilean hasita, denera bost saio egingo dituzte ostiraletan Ikastolaren patioan