Skip to main content
2024/03/21

Ostegun arratsaldez Korrika Txikia ospatu dugu Anoeta eta Irurako Ikastoletan

Giro eta eguraldi ona lagun izan dugula, Euskararen aldeko aldarria Anoeta herrian zabaldu dugu

Ikasle txikiak lekukoa eramaten

Martxoaren 21ean, arratsaldez, Irurako eta Anoetako ikastolen artean Korrika Txikia antolatu dugu. Lekuko aldaketa Irurako zubi hasieran izan da eta lekukoa elkarri trukatuko diogu. Bi herrien arteko zubian Irurako Ikastolak lekukoa hartu eta gero, txandan-txandan gure ikasleek Ikastola bitarte eraman dute. 

Behin Ikastolara iritsita, DBHko Euskara Elkarteko ikasleek zuzenduta, ikasle gazteenek artelan margotu dute Ikastolaren borobilean eta Euskara Batzordeko gurasoen laguntzarekin denontzako merienda banatu da.

Arratsalde polita igaro dugu eta indarrak hartu  larunbatean 14:45ean pasako den Korrika ofizialean ere parte hartzeko. Ondoren duzue herrian Korrika Batzordeak prestatukoa. 

Argakiak hemen

 

 

 

Kategoriak

2024-05-01Ekintza
Bidaitz Sasiain erlazainaren bisitan entzundakoak baliagarriak  izango dituzte aurrerantzean 
2024-04-30Ekintza
Hurrengo asteetan ordu beteko bost saio osatu arte Anoetako kiroldegian arituko dira 
2024-04-26Irteera
Inmakulada ikastetxearen eta Tolosaldeko Lanbide Heziketaren ikastetxearen ikasketak gertutik ezagutzeko aukera izan dute