Hezkuntza proiektua

Jarraian Anoetako Herri Ikastolako hezkuntza proiektuaren laburpena duzu. Dokumentua osorik nahi zianez gero klikatu hemen.

NORTASUNA ETA IZAERA

1- Ikastolaren izaera

Anoetako Herri Ikastola, gizarte ekimenetik sortutako kooperatiba da.  2urtetik  16ra heziketa euskalduna eta integrala eskaintzen duen ikastola. Edonorentzat irekia, desberdintasunak gainditzen ahalegintzen dena, Anoeta Irura herrietan integratua eta era berean Euskal Herriko ikastolen elkartearen kide. Ikastola osatzen dugun kide guztion parte hartzea ahalbideratzen du. Irakasleria etengabeko formazioan eta elkarlanean jarduten da eta berrikuntzei egokitzen da. Errespetuzko jarreretan oinarritzen da gure elkarbizitza.

ANOETAKO HERRI IKASTOLAk titulartasun soziala, kooperatibarena hain zuzen ere sustatzen du. Pertsonen eta, oro har, gizarte zibilaren partaidetza ezinbestekoa jotzen dugu, herri ekimenak izan behar du zerbitzu publiko baten giltza eta oinarri. Gurean hezkuntza-komunitatearen jabe gurasoak dira.

2- Ezaugarriak

  • Anoetako Herri ikastola Kalitatezko euskal eskola da. Euskara eta euskal kultura bere inguruan indartu eta zabalduko duena.
  • Giza balore eta jakin minean oinarritutako irakaskuntza-ikaskuntza prozesu esanguratsuekin heziketa integrala lortu nahi dugu.
  • Kide guzien (guraso – ikasle – irakasle) artean komunikazio giroan elkarlanean jardutea.Ikastolaren etorkizuna ziurtatuko duen eskola da.
  • Balore hauetan oinarritua: Euskalduntasuna; Beste kulturekiko irekitasuna; Desberdintasunak gainditzea; Inguru zaintza; Elkarkidetza; Parte hartzailea; Ikastolako kide guztien arteko gertuko harremana; Egokitze gaitasuna; Talde lana ; Jarrera kritikoa ; Irabazi asmorik gabekoa.

3- Nola ?

  • Ikastolako komunitate eskolarra osatzen dutenek, bere erara guztiek hartzen dute parte, demokratikoki, haren gestioan eta aktiboki kolaboratzen dute haren funtzionamenduan.
  • Garapen intelektuala, afektiboa, morala eta fisikoan oinarritzen da gure eginkizuna.
  • Bi hizkuntza ofizialetan eta atzerriko hizkuntza batean  komunikatzen ikastea izango da gure metodologiaren ardatzetako bat.
  • Informazio eta komunikazio teknologiak eguneroko eginkizunetan tresna eraginkorrenetakoa da eta izaten jarraitu behar du.
  • Ebaluazio esaten denean, prozesu hezgarria da aditzera eman nahi duguna.
  • Eskola honek gizartearen eta ingurumenaren premiei erantzun nahi dienez mundu jasangarri bat lortzeko, ingurunearekiko irekiko da, ingurunea ulertu eta bertan esku hartzeko ezagutzak eta gaitasunak ezarriko ditu.

CURRICULUMAREN  PRINTZIPIOAK

  1. Giza eskubideen eta oinarrizko askatasunen bultzatzaile. Gure ikastolak berea egiten du Giza Eskubideen Aitorpen Unibertsalaren (1948) 26. artikuluaren edukia.
  1. Guztiontzako eskola inklusiboa edo barneratzailea. Gure Ikastolak, eskola inklusiboaren alde egiten du. Gure ikasleek, Euskal Herria eta Europan trinkotuta eta txertatuta nahiz munduarekin harremanetan egongo den euskal gizartean bizitzen jakin dezaten, konpetentzien aniztasunari begira dagoen hezkuntza erantzuna eraikitzea da gure egitekoa.
  1. Pertsona eta gizarte eredua. Hezkuntza jardunbidearen helburua gizakiaren konpetentziak mailarik handienean garatzea lortzea dela ulertzen dugu, bere izaera hirukoitz eta bereiztezinean: norbanako subjektu gisa, gizarteko kide edo partaide gisa eta naturako partaide gisa. Ikuspegi horrekin koherente izanik, gure ikastolak, Euskal curriculumean definitutako oinarrizko konpetentzien garapena bultzatuko du.
  1. Euskal eskola. Gure ikastola, euskal hizkuntza eta kultura transmititzeko, erabilpen eraginkorra egiteko, garatzeko eta indartzeko konpromisoarekin sortu zen eta hori du ezaugarritzat, beti ere beste kultura batzuei ere irekia, euskal kulturarekin elkar bizi dutenekin batez ere  kultura artekotasunezko hezkuntza planteamenduak eginez eta gauzatuz.

CURRICULUMAREN ARDATZAK

1.-Hezkuntza xedeak

1.1.-Bizitza guztirako hezkuntzaren xedea

  •   Norbanako edo izaki gisa; horrek, ikasle bakoitza, besteekin batera bere biografia eraikitzen duen subjektu autonomo moduan identifikatzea eskatzen du.
  • Gizarteko kide gisa; horrek, ikasle bakoitza, kultura aniztasuneko marko batean euskaldun legez identifikatzea eskatzen du.
  • Naturako partaide gisa; horrek, ikasle bakoitza, kosmosean eta lurrean kokatuta dagoen giza espezieko partaide eta izaki bizidun legez identifikatzea eskatzen du

1.2.-Hezkuntzaren xedeak Oinarrizko Hezkuntzarako

  • Ikasleak prestatu nahi ditugu etorkizunean bizitza betea duten pertsona helduak izan daitezen; alegia gizartearen partaide eraginkor diren herritar bilakatzeko eta ingurugiroarekin eta garapen iraunkorrarekin konprometitutako herritar izateko.
  • Ikasleak euskal kulturako eta kultura unibertsaleko oinarrizko elementuak berenganatu ditzala lortu.
  • Ikasleak ikasketak egitera joateko nahiz lan-munduan sartzeko behar den bermearekin prestatu.
  • Ikasleak sentiberatu eta trebatu bizitza osoan zehar ezagutzak eskuratu eta konpetentziak iraunkorki eta etengabe garatzeko gai izan daitezen.

OINARRIZKO KONPETENTZIAK ETA HEZKUNTZA KONPETENTZIA OROKORRAK

Oinarrizko konpetentzi edo gaitasuntzat hartzen da Oinarrizko Hezkuntzan ikasten ari den edozein ikaslek eskuratu behar dituen ezagutzen, trebetasunen, jarreren eta balioen konbinazioa. Konbinazio hori guztia testuingurura egokituta dago, eta ezinbestekoa da ikasleek eskuratzea, garapen pertsonala izateko, hiritar aktibo bihurtzeko eta gizarteratzeko.

A. Hauek dira proposatzen diren hezkuntza-konpetentzia orokorrak:

  1. Ikasten eta pentsatzen ikastea
  2. Komunikatzen ikastea
  3. Elkarrekin bizitzen ikastea
  4. Norbera izaten ikastea
  5. Egiten eta ekiten ikastea

B. Arloetako oinarrizko konpetentziak

Dagozkien diziplina-eremuen bidez lortzen dira oinarrizko konpetentzia espezifikoak, modu diziplinatuan, diziplina artekoan edo globalizatuan, eta eremu horietan oinarrizko konpetentzia orokorrak txertatuta.

1.- Hizkuntzak eta Literatura:  Hitzezko eta literaturazko konpetentzia komunikatiboa

2.- Matematika: matematika-konpetentzia

3.- Teknologia: teknologia-arloko konpetentzia

4.- Musika eta Dantza: arte-komunikaziorako konpetentzia

5.- Plastika eta Ikus adierazpena: arte-komunikaziorako konpetentzia

6.- Gorputz Hezkuntza: gorputz-komunikaziorako konpetentzia

7.- Gizarte Zientziak: gizarte-konpetentziak eta gizabide-konpetentziak

8.- Natura eta Osasun Zientzia: zientzia-arloko konpetentziak

9.- IKT konpetentzia komunikatiboa

10.- Tutoretza eta Orientazioa