Hizkuntza proiektua

Hizkuntz proiektua dokumentuak ikastolan lantzen diren hizkuntzen irakaskuntza eta erabilerari egiten die erreferentzia, beti ere euskara ardatz hartuta.

Helburuak honako hauek dira:

  • Formazio euskalduna eskaintzea.
  • Euskaldun eleanitzak heztea.
  • Hezkuntza komunitatean bizitza euskaraz gauzatzea.
  • Euskararen normalizazio prozesuan eragile izatea.

Aipatutako helburu hauek aurrera eramateko, eremu pedagogikoa eta eremu instituzionala kontuan hartu behar dira. Eremu pedagogikoak irakaskuntza eta ikaskuntza prozesu guztiak biltzen ditu. Eremu instituzionalak berriz, ikastetxearen funtzionamendu organoak, familia, udala… hartzen ditu bere baitan.

Informazio zabalagoa nahi izanez gero, ikus HIZKUNTZ PROIEKTU DOKUMENTUA.