Ikastola herrian

ANOETAKO HERRI IKASTOLAK Anoeta eta Irurako hezkuntza beharretara egokitzeko ahalmena izan du. Honenbestez, Anoetarrek 2 urtetik 16ra  arteko ikasketak bertan egiteko aukera dute eta Irurakoek, berriz, Bigarren Hezkuntza.

Herriko ikastetxe bakarra izanik eta Herriaren ekimenez sortutako Proiektua izanik, izaera publikoa du, Herriko Ikastola da. Ezinbestekoa zaigu, ondorioz, bertako errealitatera egokitzea arlo ezberdinetan.

Herriko ekintza kulturaletan Ikastolaren partaidetza nabaria da, euretariko batzuen antolaketaren ardura ere badugularik.

- Santa Ageda bezpera: Usadio zaharrarekin jarrituz, kopla eta kantuen bidez hauxe da etxe guztiak kantuz pozteko aukeratua dugun eguna. Arratsaldean kaleratzen gara makila eskuan 2 orduz herriko bazterrak alaitzera. 

- Gabonak: Eguberrei hasiera emateko artzain-andrez jantzi eta ikasle, irakasle, guraso eta gainontzekoen laguntzaz herri osoa kantuz alaitzen dugu urtero.

-Euskararen eguna: Urteak dira abenduaren 3an, euskararen nazioarteko egunaren harira, emanaldi berezia antolatzen dugula Ikastolako borobilean. Ohiko kanta eta dantza saioez gain urtero gonbidatu beerzi bat izaten dugu gure artean. Asier Izagirre mendigoizalea, Aitor Mendiluze eta Anjel Mari Peñagarikano bertsolariak edota Garmendia futbol-jakalaria izan ditugu besteak beste azken urteotan gurean.

- Iñauterietako jaialdia: Gainean ditugu Iñauteriak, hurrengo egunean ostegun gizen! Guztiak Iñauteriez gozatzeko desiran eta... badator asteazken ilunabarrean Ikastolako jaialdia. Urteak dira Ikastolako borobila txiki geratu eta kiroldeagia dantzarien eszenatoki bihurtu zela. Urtero gai ezberdinaren bueltan hainbat dantza eta antzerki izaten da. Giro aparta!

- Euskal Jaia: Urtero herrian antolatzen den jaian, ikasleek euren pintxo postua jartzen dute ikas bidaiarako dirua lortu asmoz.

_ Danborrada: Herriko festetan, asteazken arratsaldean ospatzen den danborradaren antolaketa Udalarekin batera gauzatzen du Ikastolak. Ikastolako patioan Loatzo Musika Eskolako musikariekin batera entseguak egin eta dotore jantzita herriko kaleak alaitzen ditu danborradak herriko festen hasiera iragarriz.

- Hizki-marrazki:  Hizki-Marrazki ipuin marraztuen lehiaketa Anoetako Udaleko Euskara eta Kultura batzordeek, Anoetako Herri Ikastolarekin elkarlanean, antolatzen dugu 2006. urtetik. Hiru adituz osaturiko epaimahaiak 12 ipuin saritzen ditu, 4 kategoria ezberdinetan. Sari banaketa Liburuaren Nazioarteko Egunean burutzen da Ikastolako ikasle guztiekin, bertako borobilean.

Kirol jarduerak extraeskolarretan islatzen dira. Hori ez ezik, Herriko beste kirol ekintzetan ere  parte hartzen du, kirol asteko krossa, …

 

Herriko egoera soziolinguistikoan eragin nahi izaten dugu, hizkutz proiektua hartzen dugu horretarako ardatz. Patioko eta sarrera-irteerako erabilpen neurketak burutzen ditugu urtero, diagnostiko egokitik, ekintzak eta kontzientziazio kanpainak abiarazteko. Etxetako oharrak beti bi hizkuntzetan banatzen dira betiere euskarari lehentasuna emanez. Horretaz gain, ikasleen euskalduntze prozesua bere gain hartu ez ezik gurasoen hizkuntza jarreran ere eragin nahi izaten dugu.

 

Ikastolak Gurasoen formazioa garrantzitsua dela deritzo. Ikaslearen heziketan familiek eta Ikastolak bat egingo badugu, elkarlana ezinbestekoa dugu. Oraintsu Bizikidetzaren formazioari lehentasuna eman diogu, alde batetik, eta euskarako klaseen eskaintza, bestetik (azken hau Udalarekin batera).