Skip to main content

Ttipi-ttapa proiektuari DBH3koek bukaera eman diote

Anoetako Gizarte Zerbitzuen iniziatibarekin, gure DBH3ko ikasleek bat egin dute ikasturtean zehar

Aiton-amon eta egitasmoan parte hartu dutenak

Anoetako Gizarte Zerbitzuek 65 urtetik gorako pertsonei bideraturiko Ttipi-ttapa ekimena martxan jarri zuten. Egitasmo honen helburua ariketa fisikoa egitera bultzatu eta elkarren arteko harremanak sustatzea izan da. Horretarako, hilero Anoetan barrena paseoak antolatu dira eta paseo bukaeran hamaiketakoa eskaini da. 

Gure DBH3ko ikasleek egitasmoan parte hartu dute, ibilbidean zehar adineko pertsonei lagunduz, hamaiketakoa zerbitzatuz eta bilduz. Belaunaldien artean sortutako giroa benetan aberatsa izan da. Horregatik, datorren ikasturtean ere Ttipi-ttapan parte hartzen jarraituko dugu. 

Kategoriak

Elkarlana
Irurako Ikastolak eta Anoetako Herri Ikastolak elkarrekin aurrera eramandako hainbat ekimen errebista digitalean bildu dugu
Ekintza
LH6koek saio polita eskaini die HH eta LHko ikasleei
Ekintza
LH2ko ikasleei zuzendutako festa eta jolasak aurrera eraman zituzten