Skip to main content

Bizipoza Jaialdia ospatu da Anoetan

Bizipoza Elkarteko kideen aurkezpena eta herriko kultur eragileen emanaldiak uztartu dira

izipoza Jaialdia Anoetako Plazan

Ekainaren 15ean Bizipoza Jaialdia ospatu da Anoetan, herritarrei Bizipoza Elkartea zer den aurkezteko asmoarekin.

Ekitaldiari hasiera eman dio Porrotxek eta haren ondotik, herriko hainbat kultur eragileren emanalditxoak izan dira: Anitz Dantza Taldeko dantza, Ikastolako LH6ko ikasleen bertsoak, Loatzo Musika Eskolako abesbatzak eta Kukuak Kantuz taldeak elkarrekin abestutako kanta, Gaztelekukoek sortutako hormirudia, ...

Amaieran pintxoak banatu dira hurbildu diren guztietzat, musikaz eta dantzaz alaiturik.

Eskerrik asko Bizipoza!!

Kategoriak

Irteera
Magia eta maitasuna nagusi izan dira nagusi gure ikasleek atzo Donsotiako Zinemaldiaren aitzakian ikusi zuten pelikulan
Euskara
Galtzaundirekin elkarlanean gure ikasleek modu konszientean eukara erabiltzaile eta bultzatzaile izateko kanpaina izango da
Elkarlana
Ikastola osatzen dugunok, udarako oporraldia bukatu eta modu eraginkor eta goxoan hasiera eman diogu ikasturte berriari.