DBH1eko ikasleek elkartrukea egin dute Ibarrakoekin

Gaur goizean, abenduaren 18an, Tolosako Zerkausi plazan elkartu dira Anoeta eta Ibarrako DBH1eko ikasleak eta elkarrekin hainbat jolas eta dinamika egin dituzte. Jolasekin hasi aurretik elkarri galderak eginez eta erantzunez elkar ezagutzeko tarte bat izan dute. Irteeraren helburua Euskarako lehenengo unitateko proiektua gauzatzea izan da, beste ikastetxe batekin elkartrukea egitea, hain zuzen. Horrek bide eman die ikasleei gelan landutako edukiak praktikatzeko, hala nola, informazioa eman eta eskatu, begirunezko esapideak erabili, pertsona eta leku deskribapenak egin... Horrez gain, elkarrenganako konfiantza eta talde kohesioa indartzeko ere baliagarri izan da gaurko irteera.