2018ko Ohiko Batzarra Anoetako Herri Ikastolan

Abenduan, Gabonetako oporrak hartu baino lehenago,  Anoetako Herri Ikastolak atzoko egunez Ohiko Batzarra gauzatu zuen. Guraso, irakasle eta langileak bertan izan ziren, denera 55 lagun. 2017-18ko kontuak onartu ziren, eta ikasturte honetakoak ere bai. Ikastolaren ildo nagusietan, ikasturte honetan aurrera eramango diren ekimen esanguratsuak aipatu ziren beti ere Ikastolaren ildo nagusiak errespetatuz: kalitatea, euskalduna, partehartzailea, geroa ziurtatzen duena, eguneratua, ... besteak beste. Ikastolan burututako obra hizketagai izan zen. Beraren xehetasunak eman ziren eta egindako inbertsioaren ordainketak izan zuen lehentasuna. Anoetako udalak azaldutako laguntza behin eta berriro aipatu zen.