San Tomas egunean, opari banaketan

Gela bakoitzak eskulan bat prestatu du gainontzeko mailetako ikaskideei oparitzeko eta horretan jardun dute San Tomas egunean. Txistorra ogitartekoa jan ondoren, opariarekin batera, beraiek sortutako bertsoa ere abestu dute instrumentuz lagunduta. Ohikoa den moduan, DBHko ikasleak borobilean elkartu dira eta elkarri oparia eta abestia eskaini dizkiote.

Argazkiak ikusi nahi izanez gero, hemen klikatu