Tolosaldeako Atariara bisita

Gaur goizean, otsailaren 1ean, Tolosaldeko Atariaren egoitza ezagutzeko aukera izan dute Komunikazio Tailerreko 15 ikaslek. Bertako koordinatzaileak Atariaren funtzionamendua azaldu die, erredakzioa nola antolatzen duten, bakoitzaren ardurak eta eginbeharrak zeintzuk diren, etab. Ikasleek adi-adi entzun dituzte azalpenak eta galderen bitartez euren jakin-mina asetzeko tartea ere eskaini diete. Ondoren, zuzeneko emanaldiko lehiaketa batean parte hartu dute hiru taldetan banatuta. Azkenik, azken asteetan Ikastolan bertan prestatutako irratsaioa grabatu dute Atariako irrati estudioan, bertako teknikariaren laguntzaz. 

Ikasleek eginiko irratsaioa gaur bertan, arratsaldeko 20:00etan, entzun ahal izango da 107.6 FM frekuentzian. Otsailaren 21ean irratsaio hauxe bera berriz entzun ahal izango dugu eta Atariako webgunean ere eskegiko dute, Erakutsiz ikasi atalean.