Santa Ageda bezperan, kantu eskean

Atzoko egunez, ohikoa den bezala, Anoetako eta Irurako Ikastoletako ikasleek eta irakasleek Santa Ageda bezperako koplak abestu zituzten bi herrietako kaleetan. Anoetako auzoetan abestu ondoren, ikasle zaharrenak Irurara joan ziren eta bertako ikasleekin bat egin zuten. Ibilbidea Anoetako plazan amaitu zuten arratsaldeko 17:00etan.