DBH 1eko ikasleak, Irungo Oiasso museoan

Bi taldetan banatu zituzten ikasleak: talde batek Santa Elena ermita bisitatu zuen bitartean, beste taldea Oiasso museoan izan zen, eta alderantziz. Ermitan erromatar garaiko aztarna batzuk ikusi zituzten eta baita garai hartako hilerri bat ere. Museoan, aldiz, I eta II. mendeko Oiasso herrixkako bizimodua eta bertan aurkitutako aztarna arkeologikoak ezagutu eta ulertu zituzten, bideoen, esperimentuen eta bestelako baliabideen bitartez.