50. urteurreneko aitortza afaria

Aurten Anoetako Herri Ikastolak 50 urte betetzen dituela eta, ibilbide honetan zehar ikasle, guraso eta irakasle izandakoek herriko frontoian egindako afarian parte hartu zuten. Guztira adin guztietako 300 bat lagun bildu ziren eta oso giro onean ospatu zuten Ikastolaren urteurrena. Afalostean, Txomin Azpiroz ikasle ohiak Ikastolaren ibilbidearen inguruan idatzitako bertsoak kantatu zituzten, Iñar Sastre musikariak gitarraz lagundurik. Afaria auzolanean antolatu zuten eta gure eskerrik beroena bertan lanean aritutako guztiei.

Afariaren aurretik egindako photocall-eko argazkiak ikusteko, klikatu hemen.