Anoetako Herri Ikastolaren Herri ospakizuna

Anoetako Herri Ikastolak 50 urte betetzen dituen honetan, aurreko larunbatean Herri Ospakizunean Ikastolako komunitateko kide eta kide ohiak bildu ziren. Hainbat ekimen izan ziren herri osoari begira: mendi irteera; musika, kanta eta dantzen emankizunak; bazkari herrikoia eta dantza eta musika. Eguna, oso giro onena ospatu zen eta hemendik eskerrak eman festa posible egin zenuten guztioi. Jakin, ekainaren 2an Ikastolaren eguna ate joka dugula. Laister arte!!!