Anoetako Herri Ikastola Mendimetro ekimenarekin bat

Iaz bezala, maiatzaren 21ean Mendimetro ekimena martxan jarri zen. IIkastola bakoitzak mendi martxa antolatu, argazkia atera eta rudi guztiekin muntaia egingo da ekainaren hasieran Kilometroak 2018ko web orrian jartzeko. Gure kasuan Ikastolaren Eguneko ibilaldi neurtuaz baliatu ginen ekimenean parte hartzeko. 162 partehartzaile, 40 talde izan ziren Ateagaruntz abiatu eta Aitzondo bailaraz gozatzeko aukera izan zutenak. Oso ibilaldi polita eta bertan izan zen giroa azpimarratu nahi dugu.