Agenda 21eko XI. Topaketa

Ekintza honetan, ikasturtean zehar LURZORUA gaiaren inguruan egindako lanketa partekatu dute Tolosaldeako eskolen artean. Modu horretan, Tolosaldean ingurumenarekin zerikusia duten gaietan ikasleek presentzia indartzea lortu dute. Era berean, gelakideen artean momentu atseginak pasa dituzte. Goizean elkarlanean aritu ondoren, Tolosako Ingurumen zentroak antolatutako ekintza honi amaiera emateko, patata tortilla ogitarteakoa jatera gonbidatu dituzte.