Martzel Etxeberria Euskaldiko txapelduna

Aurreko asteburuan gure ikaslea den Martzel Etxeberria txirrindulariak kadete mailan Euskadiko Txapelketa lortu zuen. Hasiera-hasieratik gogortu zuen lasterketa, ihesa eragin zuen eta bertan bera izan zen indartsuena. Zorionak Martzel eta ea azkenekoa ez den.