Hizki-marrazki lehiketaren sari banaketa arrakastatsua

Ostiralean, hilak 14, goizeko saioan Hizki-marrazki ipui eta marrazki lehiaketaren sari banaketak bere tokia hartu zuen Anoetako Herri Ikastolan. Bertan, ikasle, irakasle, guraso eta udaletxeko ordezkariak bildu ginen. Saritutako ipuin baten irakurketa - marrazketarekin hasiera eman zitzaion saioari, segidan maila ezberdinetako sariak banatu egin ziren eta bukatzeko saridunek beren esperientziak kontatzeko aukera izan zuten. Ikasle bakoitzak ipuin sarituen bilduma eraman zuen etxera. Literatura eta marrazketa uztartzea da sari honen helburua eta horretarako ahalegina egin genuen..