Skip to main content
2023/10/06

Ttipi-ttapa kanpainan gure ikasleek parte hartuko dute

DBH3ko ikasleek, txandaka, gure aiton-amonen arteko  harremanetan eta ariketa fisikoan eragiten saiatuko dira

DBH3ko ikasleek laguntza eskaintzen

Hirrugarrengo urtez segidan, Anoetako Herri Ikastolako DBH3ko ikasleek Ttipi-ttapa egitasmoari ekin diote. Anoetako Gizarte Zerbitzuetatik 65 urtetik gorako pertsonei bideraturiko egitasmoa da eta hilero lehenengo asteko asteazkenetan burutzen da. Ariketa fisikoan eta harremanetan sendotzea du helburu. Horretarako, herrian zehar ibilaldiak antolatzen dira eta, amaieran, hamaiketakoa eskaintzen da.

Gure DBHko ikasleek txandaka hartuko dute parte hilean behin. Aste honetan izan da lehenengo saioa.

Udaletik ekimen honetan parte hartzeko gonbidapenari erantzunez, gure ikasleek  ondoko aktibitateak egingo dituzte:

  1. Ingurukoekin kanpaina egin. Beraien gertuko adinekoak (aiton-amonak, izeba-osabak, bizilagunak…) ekimenean parte hartzera gonbidatuko dituzte.

  2. Ibilaldian zehar lagundu. Behar duenari besoa eskaini, arrisku puntuaz (koxkak, zuloak) ohartarazi, solasa sustatu, zehaztutako ibilbidea gogorarazi, ...

  3. Hamaiketakoa zerbitzatzen lagundu.

Herriarekin lankidetza eta gizartearekin konpromisoari erantzun nahian, gure ikasleentzako esperientzia aberatsa izatea espero dugu.

 

Kategoriak

2024-04-24Orokorra
Azkeneko bi asteetan Ikastolako Artezkaritza Kontseiluko kideak, guraso eta irakasleak denak elkarrekin, Ikastolaren geroa irudikatzen aritu gara
2024-04-19Irteera
Irurako ikasleekin batera, kidetze eta Matematika irakasgaia modu ezberdin batetaz lantzeko aukera ezin hobea izan dute
2024-04-19Ingurumena
DBH1-2ko Baratza Tailerreko ikasleek parte hartu dute Ikastolan bertan izan den saioan