Saharauien errealitatea DBH4ko ikasleen lanketa

Kaixo,DBH4-ko ikasleak gara!. Saharako kanpamenduetara bidaltzeko beharrezko materialak, lehengaiak… lortzeko kanpaina bat egingo dugu. Kanpaina noiz gauzatuko den, nun bilduko diren beharrezko gauzak, ... sare sozial honetan jartzen joango gara zuek jakinaren gainean egoteko.

Sahara Afrikako herrialde bat da. Orain dela hamarkada asko Espainiarrek kolonizatu zuten baina Franco hil zenean Mauritania eta Marokoren menpe geratu zen. 1975ean Marokok Sahararen zati bat okupatu zuen eta gerra hasi zen. Familia askok Argeliako basamortu batera alde egin behar izan zuten. 1992an ONUk bake akordio bat proposatu zuen baina azkenean ez zen egin arrazoi politiko eta ekonomikoengatik. Orain dela 44 urtetatik kanpamenduetan bizi dira.

Aurreko egunetan jakinarazi dizuegun bezala, Saharar herriari babesa emateko kanpaina bat antolatu dugu. Horretarako hainbat gauza biltzen ari gara, esate baterako, janaria (arroza,pasta,lekaleak,atuna…), ikasteko materiala (koadernoak, arkatzak, margoak…), higienerako materiala (konpresak, xaboia, hortzetako pasta…)... . Ahal duzun moduan laguntzea eskertuko genizuke. 

Materialak biltzeko kaxak Anoeta eta Irurako hainbat lekutan aurkitu ditzakezu azaroaren 22tik aurrera, abenduaren 1a arte. Kaxak kokatuta dauden tokietan informazio panelak egongo dira egoerari buruz gehiago jakiteko. 

Anoetan: IRAOLA, KUKULORE, COVIRAN, FARMAZIA, ERROTATXO, UDALETXEA, LIBURUTEGIA, IKASTOLA, MAITE. 

Iruran: AITONAREN DENDA, IRURAKO OKINDEGIA, FARMAZIA, UDALETXEA, IKASTOLA