Hausnarketa saioak Anoetako Herri Ikastolan

Badira urte batzuk 2016-2020ko plan estrategikoa burutzeko hausnarketan, Ikastolaren hurrengo urteetako ildo pedagogikoa markatu genuenetik. Hausnarketa hartan Konfiantzaren Pedagogian murgiltzea erabaki genuen eta marko honen barruan eman ditugu azken urteetako urratsak. Azken bi ikasturteetan, saio bereziak burutu ditugu Mikelasagasti Auditorioan marko honen xehetasunak jakinarazi eta honek Ikastolako jardunean nola eragiten dabilen zuekin partekatzeko. Ildo horri jarraituz, aste honetan gurasoekin lanketa bereezia landu da hots, aldaketaren beharraz hausnartu, Ikastolak eskaini beharko dituen hezkuntzaren ildoak landu, zuen seme-alabek Ikastola uztean izan beharko luketen profila zehaztu, … Gustura aritu ginen elkarlanean, gure ametsak eta kezkak partekatzen. Aurrerago lanketa honek izango du jarraipena...