Anoeta eta Irurako HH1eko ikasleak, Ekogunean

Azaroaren 15ean Anoetako eta Irurako HH1eko haurrak irteera egin zuten Ekogunera. Autobusez joan ziren eta bertan jolas librean aritzeko aukera izan zuten, Ekoguneko baztar guztiak miatzen: bolatxoen pistinak, gora eta behera ibilitzeko gazteluak, indioen tipiak... Irteeraren helburua elkarren arteko harremanak sendotzea eta ondo pasatzea izan da.