Skip to main content
2023/10/27

Euskararen Alde, azaroaren 4an denok Bilbora!

Azaroaren 4an euskalgintzak deitutako Manifestazio Nazionala egingo da Bilbon, 17:00etan Euskaldunatik abiatuta.

Manifestazioaren kartela

Azaroaren 4an euskalgintzak deitutako MANIFESTAZIOA egingo da Bilbon, 17:00etan Euskaldunatik abiatuta. Manifestazioa euskararen normalizazioaren kontrako oldarraldiaren testuinguruan kokatzen da. Izan ere, azkenaldian auzitegietatik areagotu egin dira euskararen sustapena eta normalizazioa helburu duten hainbat neurriren aurkako sententziak. 

Argi dago ez direla sententzia isolatuak, baizik eta botere judizialetik hizkuntza-politika aurrerakoiak mugatzeko eta herritarron hizkuntza-eskubideak murrizteko joera gorakorra: oldarraldi bat. Izan ere, sententzia guztien elementu komun bat dut: gazteleraren nagusitasuna ezartzea herritarron hizkuntza-eskubideen gainetik, eta beraz, oinarrizko eskubideen kaltetan.

Horregatik, azaroaren 4ko manifestazioa euskalgintzak deitu duen arren, hizkuntza-aniztasunean, justizian eta berdintasun sozialean sinesten duten eragile eta norbanako guztiei gonbidapena luzatzen zaie oldarraldiaren aurrean euskararekin bat egitera, euskaraz bat izatera. 

Guztion indarra beharko dugu azaroaren 4an oldarraldiari erantzun sendoa emateko.

 Animatu zaitez! Denon artean egingo dugu!

Izena emateko hemen klikatu

Kategoriak

2024-03-27Ekintza
Giza gorputza eta naturaren elementu ezberdinak ikasgai modura izan zituzten
2024-03-27Ekintza
Donostiako hainbat gunetan egun pasa ederra eman zuten gure ikasleek
2024-03-27Bizikidetza
DBH3ko ikasleek Aniztasunetik Eraikiz programaren barruan hainbat ekimen aurrera eramango dituzte