Skip to main content
2023/10/27

Ikastolan KiVa egunari tartea egin diogu

Gaurko egunez, KiVa (ikasle jazarpenaren kontrako programa) eguna denok elkarrekin ospatu dugu

Ikasleak mosaikoa osatuz kiroledegian

Gaurko egunez, KiVa eguna ospatu dugu LH1-6ko eta DBH1-2ko ikasle eta irakasleok. Aurtengo erronka KiVa Programarekin lotura estua duten errespetua, babesa, zaintza eta bizikidetza hitzak osatzea izan da. Horretarako, maila guztietako ikasleak nahastu eta taldeka, hizki handi bat osatu dugu. Ondoren, kiroldegian, hizki bakoitzarekin lau hitzak sortu eta denok batera mural erraldoi bat eginez argazkia atera dugu. 

Arratsalde ezberdin eta atsegin bat igaro dute ikasleek, eta elkar ezagutzeko, denbora tarte batean harremantzeko eta taldean zeregin bat aurrera eramateko aukera paregabea izan dute.

Arratsaldeko antolaketa horrela izan da:

  • 14:55 - Ikasleak Ikastola sarreran zeudenean, KIVA kanta jarri da.
  • 15:00 – Maila ezberdinetako ikasleen banaketa eta kokapena. Talde bakoitzak hizki handi bat izan du eta taldeetan tokatu zaien kolorearekin margotu  dute denok elkarrekin eta ondoren moztu. Denbora hartu  dute margotzeko, horretarako arkatzezko margoak erabili dituzte.
  • 16:10 Kanpora irten ondoren, kolore bereko hizkiak batu eta hizkia modu egokian jarri dute ordenatuta lurrean. ZAINTZA BABESA ERRESPETUA BIZIKIDETZA
  • 16:25 Hizkiak kokatu ondoren, koloreak errespetatuz denok batera borobil handi bat osatu dugu hizkiak inguratuz.
  • 16:40 Lanean aritu diren espazioetara joan eta dena txukundu (mahaiak jaso, materiala gorde, paper zatiak…) Dena egin ondoren taldekideengandik agurtu eta ikasle bakoitzak dagokion geletara igo da.

Kategoriak

2024-04-24Orokorra
Azkeneko bi asteetan Ikastolako Artezkaritza Kontseiluko kideak, guraso eta irakasleak denak elkarrekin, Ikastolaren geroa irudikatzen aritu gara
2024-04-19Irteera
Irurako ikasleekin batera, kidetze eta Matematika irakasgaia modu ezberdin batetaz lantzeko aukera ezin hobea izan dute
2024-04-19Ingurumena
DBH1-2ko Baratza Tailerreko ikasleek parte hartu dute Ikastolan bertan izan den saioan