LH3koak igeriketa ikastaroan

Igeriketa kanpainaren barruan oraingo honetan LH3koei tokatu zaie txanda. Lau bat asteetan,  goizero,  ikasleak Ikastolaren atarira hurbildu, autobusera igo eta oso aldarte onarekin Villabonako piszinara abiatuko dira ikastaroa jasotzera, Irakaslearen laguntzarekin saioa burutu eta denok elkarrekin berriro bueltan izaten dira. Helburuak jolastuz igeriketa teknika oinarrizkoenak ikastea eta uretan konfidantza hartzea dira.