Mindfulnesseko ikastaroa irakasleentzat

 

Danel Iñurrategiren eskutik 8 ostegunez 13:30etik 14:45era Anoetako Herri Ikastolako 15 irakaslez osatutako talde bat arituko da teknika berritzaile horretan, bigarrengo urtez, trebatzen. Emaileak esperinetzia badu mindfulnesseko protokoloak diseinatu eta aurrera eramaten talde ezberdinekin. Pedagogia berritzailearen baitan pertsonaren emozioak kudeatzeko teknika dugu lantzen ari garena eta horretan sakontzeak onurak ekarriko dizkigula uste dugu.