Skip to main content
2023/10/31

Gau Beltza asteazken arratsaldez ospatu genuen

Ikastolako ikasle guztientzat ekimen ezberdinak antolatu ditugu

Ikastolan eginiko armiarma eta kalabazak

Ikastolako maila guztietan egitarau oparoa prestatu dugu gaurko gaua, Gau Beltza, ospatzeko. Arratsaldean etapaz etapa prestatutakoa aurrera eraman dugu.

HH

  • Gau beltza zer den azaldu, nondik datorren, …
  • Ikastolako baratzean landatutako kalabazak hustu eta kandelak jarri.
  • Gau Beltzarekin loturiko irudiak
  • Paper txuriarekin burua estaltzeko kareta modukoak egin, edota aurpegia margotu.
  • Egindako lanekin gelak girotu.
  • Beldurren inguruan hitz egin eta norberak bere beldurraren marrazkia paperan errepresentatu, ondoren sutan erretzeko (herriko plazan sua egingo da beldurren marrazkiak erretzeko).
  • Gau beltzaren inguruko abestiak kantatu eta ikasi. 
      • Ene kanten  Arimen gaua abestia landu.
      • GAU BELTZA Loa eta Laia.
      • Pirritx eta Porrotxen Animen gaua abestia landu.
  • Gaztainak eskatzeko eske kanta edo esaldi magikoa ikasi.

 

 XANDULI (3 aldiz eskuekin istarretan), MANDULI (3 txalo)

KIKIRRIKI (4 aldiz eskuekin kriskitin egin)...

EMAN GAZTAINAK (buelta bat eman) GURI (salto egin)!

XANDULI, MANDULI,

KIKIRRIKI...

EMAN GOXOKIAK NIRI!

LH

  • Gau Beltzarekin zer ikusia dituzten mahai jokoetan aritu dira.
  • Musikako saioetan urria osoan zehar Gau beltza egunerako aproposak diren abestiak landuko dituzte.
  • Urriaren 24an, astelehena, kalabazak hustu, KALABAZA bizkotxoaren errezetak landu umeekin, ondoren etxean egin dezaten.
  • Goiko mailetan Hausnarketarako ideia proposamenak:
  1. Nola egin diezaiekegu aurre gure beldurrei?
  2. Normala al da beldurra izatea?
  3. Zergatik dugu beldurra?
  4. Guztiok al ditugu beldurrak?
  5. Gure beldurrez lotsatzen al gara?
  6. Beldurrak besteekin partekatzeak laguntzen al digu?
  7. Beldurra izatea negatiboa ala positiboa da?

 

DBH

  • Euskara elkartean daudenak 16:00-17:00 LH1-2-3-4 mailetan egongo dira joko bat antolatu eta aurrera eramaten.
  • LHn egindako hausnarketarako galderak erabiliko dituzte.
  • Herri mailan, beldurren marrazkiak edo idatziak erretzeko aukera izango dute. Beraz, nahi dutenek idatzia jaso dezakete iluntzean erretzeko.
  • Mozorroa prestatzen lagundu: ideiak eman (maindire zaharrak, pañueloak, trapuak edo arropa zaharrak, zintak, sonbreiruak…).
  • Euskal Kulturako ikasleek DBHko geletan aurkezpena egingo dute:
    • Zer da Gau beltza?
    • Nola ospatzen da?
    • Anoetan aurtengoan zer egingo den azaldu
    • Ikastolan egingo ditugun ekintzak azaldu
  • Gau Beltza Online lehiaketa
  • Bideo laburra ikusi: https://www.youtube.com/watch?v=UWjMpNQlybw

Ikastolako hainbat ikasle (LH3-4) kantuan arituko dira herrian antolatu den ekimenean. Amaieran, beldurren inguruko marrazkiak eta idatziak erretzeaz gain, gurasoek gaztainak banatuko dituzte.

Argazkiak ikusteko hemen klikatu

Kategoriak

2024-04-19Irteera
Irurako ikasleekin batera, kidetze eta Matematika irakasgaia modu ezberdin batetaz lantzeko aukera ezin hobea izan dute
2024-04-19Ingurumena
DBH1-2ko Baratza Tailerreko ikasleek parte hartu dute Ikastolan bertan izan den saioan
2024-04-17Ekintza
LH6ko ikasleei oinarrizko teknika batzuk erakutsi dizkie gelan bertan egindako saioan