Skip to main content
2023/11/03

DBH2koek lehiaketaren bidez bukaera eman diote proiektuari

Amatxo Proi proiektua interdiziplinarraren azken ekintza izan da

lehiaketaren irabazleak

Urriaren 30 astelehenean, DBH 2ko ikasleek, AMATXON PROIari amaiera emateko, lehiaketa antolatu zuten. PROIaren helburua Kontsumo eredu justua, bertakoa eta kooperatiboa bultzatzea izan da. Hori dela eta, 8 galderez osatutako galdetegi bat egitera animatu zuten jendea. Asmatzaileen artean, Sarobe eta Barrundi baserrietako produktuekin osatutako saski eder bat zozketatu zuten.

Proiektua, Ikastola aurrera eramaten ari den proiektu berritzailearen barruan kokatu behar da. Gizarte eta Natur Zientziak irakasgaiak biltzen duen lanketaren emaitza izan da ikasleek, gelan eta herrian landu dutena.

Zorionak irabazleari eta mila esker parte hartu zenuten guztioi!!!

 

Kategoriak

2024-03-27Ekintza
Giza gorputza eta naturaren elementu ezberdinak ikasgai modura izan zituzten
2024-03-27Ekintza
Donostiako hainbat gunetan egun pasa ederra eman zuten gure ikasleek
2024-03-27Bizikidetza
DBH3ko ikasleek Aniztasunetik Eraikiz programaren barruan hainbat ekimen aurrera eramango dituzte