Inguruko baserriak bisitatzen

Bisita edo irteera honen helburua, batetik, inguruko baserriak ezagutzea izan da, hala nola, beren ezaugarriak eta lan egiteko modua, bizi baldintzak, ohiturak... Bestetik, ikasleak antzinako hazien (bertako barietateak) “ikertzaile” edo “bilatzaile” bihurtzea eta ugaltzen jarraitzen duten barazki barietate zaharrak bilatzen saiatzea ere izan da.