Zubimusu Ikastolak antolatutako KMK On line salmenta

Ongi dakizuen bezala, Villabona-Zizurkilgo Zubimusu Ikastolak antolatuko du 2020. urteko Kilometroak.

Urtero egin ohi den bezala, Ikastola antolatzaileak arropa eta bestelako materialen eskaera itzela egin du, urte osoan zehar saltzen joateko. Salmenta hori izaten da Kilometroak antolatzen dituen Ikastolarentzat diru iturri garrantzitsua, zozketa edo TANTA egitasmoarekin batera.

Bizitzen ari garen egoera honetan, ordea, arropa eta bestelako materialen salmenta egiteko aukerak mugatu egin dira. Villabonan bertan ireki zuten denda itxi behar izan dute, eta herriz herri jarri ohi diren salmenta postuak ezin izan dituzte antolatu.

Egoerari soluzio bat eman nahian, Online Salmenta jarri dute martxan. Bi modu ditugu Zubimusu ikastolari Online Salmentan laguntzeko:

1. Norberak bere eskaera egitea eta erositakoa etxean jasotzea. Kasu honetan, bidalketa kostua erosleak ordaindu behar du (3,95 €).

2. Eskaera Anoetako Herri Ikastolaren bitartez egitea. Kasu honetan, Ikastolan jasoko dugu erositakoa, eta erosketa osoa (Ikastola osokoa) 250 €tik gorakoa bada, bidalketa gastua Zubimusu Ikastolak asumituko du.

Eskaera Ikastolaren bitartez egin nahi baduzue, maiatzaren 22a baino lehenago Idazkaritzatik bideratu dezakezue, telefonoz edo emailez informazio hau emanez:

- Erosi nahi duzun artikuluaren erreferentzia (ZBK)

- Kolorea (hautatzeko aukera ematen duen kasuan soilik)

- Artikulu kopurua

Hona hemen produktuak ikusi ahal izateko katalogoaren esteka:

https://www.kilometroak.eus/katalogoa