Ikastola komunitatearentzat hizketaldiak

Ikastolen Elkarteak Ikastolako Komunitatearentzat (irakasle, familia,...) hizketaldi batzuk antolatu ditu hurrengo hamabostaldirako. Hizkeltaldiaren gaiaren arabera, aditu hauek izango dira hizlari: Nerea Mendizabal, Alvaro Beñaran, Rakel Gamito eta Donna Apellaniz. Besteak beste, segurtasun digitala, errespetuzko komunikazioa, emozioak edo mugimendua eta jolasa izango dira landuko dituzten gaiak. Hitzaldiak maiatzak 25, 27 eta 28an eta ekainak 1, 2 eta 3an izango dira. Denak arratsaldeko 18:00etan. Adin tarte ezberdinei erantzun nahian, hauen beharren araberako proposamen bat osatu dute.