KMK 2020: arropa eskaintza berria

Egoera berezi honek ekarri dituen zailtasun ekonomikoei aurre egin nahian, katalogo berritua sortu dute eta bideo labur bat ere egin dute erosleak animatzeko: https://www.youtube.com/watch?v=J0Y-bEQ0hqQ

 

Eskaintzen dituzten produktuak erosi nahi izanez gero, uda aurreko bide bera jarraitu behar da, hau da, katalogoko zenbakiak erabiliz norberak bere Ikastolan egin behar du eskaera ondoren erositakoa bertan jasotzeko. Eskaintza ikusteko sartu honako helbide honetan: https://www.kilometroak.eus/katalogoa