Ikasturte hasierako probentzioa

Urtero bezala, aurten ere saio bereziak antolatu ditugu ikasturteari hasiera eman eta ikasleen arteko harremanak sendotu asmoz. Tamalez, Covid19-aren eraginez ezin izan ditugu beste urteetan egindako irteerak antolatu, osasun eta higiene neurriak zaintzeko zailtasunak direla eta. Hala ere, ikasleek gelan bertan askotariko dinamikak egin dituzte, hala nola, ezaugarri positiboen dinamika, adimen anitzen inguruko saioak, norberaren garapen pertsonalerako saioak... Hasiera honetan ez ezik, ikasturteak aurrera egin ahala ere probentzioarekin jarraituko dugu Ikastolako kide guztien arteko elkarbizitza zaindu eta hobetzeko.