Skip to main content
2023/11/29

DBH1 eta 2koek Serigrafia tailerra gertutik ezagutu zuten

GKO galeriako Garikoitz Muruak gidatu zuen Ikastolan egindako saioa 

Ikasleak serigrafiatutako poltsoekin

DBH 1 eta 2ko ikasleek, Artefaktoria IEM-ean lantzen aritu diren estanpazio saioei amaiera emateko berariazko serigrafia tailerra burutu zuten aurreko astean. Hori aurrera eramateko GKO galeriako Garikoitz Murua hurbildu zen Ikastolara KOLORENEA izeneko tailerra eskainiz. Tailer hau Eskola Kulturaren barruan jorratzen da. Ikasle bakoitzak, klasean sortutako irudia etxera eraman zuten poltsan serigrafiatzeko aukera izan zuten, horrela prozesu erreala zertan datzan ezagutuz. Denak oso gustura aritu ziren eta eskerrak eman Garikoitzi.

Kategoriak

2024-04-19Irteera
Irurako ikasleekin batera, kidetze eta Matematika irakasgaia modu ezberdin batetaz lantzeko aukera ezin hobea izan dute
2024-04-19Ingurumena
DBH1-2ko Baratza Tailerreko ikasleek parte hartu dute Ikastolan bertan izan den saioan
2024-04-17Ekintza
LH6ko ikasleei oinarrizko teknika batzuk erakutsi dizkie gelan bertan egindako saioan