Anoetako Euskal Jaia

Urtero bezala, aurten ere herriko eragileen artean Euskal Jaia antolatu dute Anoetan. Covid 19-aren eraginez, ordea, egitaraua aldatu beharrean aurkitu dira eta festa egun bakarrean egin ordez, hainbat ekitaldi antolatu dituzte ostegunetik igandera bitarte. Horien artean, nekazari eta artisauen azoka antolatu zuten igandean eta Ikastolak ere bere postua jarri zuen bertan Ikastolako produktuak edo materiala saltzeko.