Dislexia-on

DISLEXIA ON PROEIKTUA

 

2019-2020 ikasturtean Tolosaldeko beste hainbat ikastetxerekin batera martxan jarri genuen Dislexia On proiektua. Honek, dislexia duten ikasleen beharrak eta behar horiei erantzuteko baliabideen ezagutza areagotzeko aukera ematen digu. Orain arte aurrera eramandako urratsak honakoak dira:

  • Analisia: Ikastolaren autoebaluaketa burutu dugu. Honen bidez, dislexiari dagokionez ditugun indargune eta ahuleziak identifikatu ditugu, eta baita hobekuntza alderdiak zehaztu ere. Jarraian, irakasleriak formakuntza jasoko dugu.
  • Garapena: Irakurketa-idazketarekin zailtasunak identifikatzeko tresnak aplikatuz diagnostikora bideratu eta hobekuntza alderdiak garatuko ditugu.