Dislexia on proeiektuari tokia Ikastolan

2019-2020 ikasturtean Tolosaldeko beste hainbat ikastetxerekin batera martxan jarri genuen Dislexia On proiektua. Honek, dislexia duten ikasleen beharrak eta behar horiei erantzuteko baliabideen ezagutza areagotzeko aukera ematen digu. Dislexia On proiektuaren barruan, PRODISCAT galdetegia osatzen ari gara 4-16 urte bitarteko ikasleen informazioa bildu eta dislexia izan dezaketen ikasleak identifikatzeko asmoz.