Skip to main content
2021/03/12

Udalaren laguntzarekin Ikastolaren teilatua konpondu da

Anoetako Herri Ikastola berrikuntza prozesuan dagoela bistakoa da. Pedagogikoa ez ezik, itxura fisikoan ere azkeneko ikasturte hauetan erabirretze lanak etengabe burutzen ari gara. HH eta LHko gelak, estalpea eta oraingo honetan eraikuntzaren teilatua da berritu dena. Abenduan hasitako lanak martxoaren hasieran izan dute bere bukaera. Egoerak ezin zuen gehiago aurrera egin eta berriro ere udalaren laguntzarekin (berak asumitu baitu aurrekontua) "txapela" berria ezarri zaio. Itxura ezinhobea du eta ea gutxienez orain artekoak irauten duen berriak. Anoetak errotuta dagoen hezkuntza proiektuarentzat beste urrats garrantzitsua. 

Eskerrik asko udalari Ikastola osatzen dugun guztion partetik!!!

Atarian ateratako albistea hemen

   

2024-04-19Irteera
Irurako ikasleekin batera, kidetze eta Matematika irakasgaia modu ezberdin batetaz lantzeko aukera ezin hobea izan dute
2024-04-19Ingurumena
DBH1-2ko Baratza Tailerreko ikasleek parte hartu dute Ikastolan bertan izan den saioan
2024-04-17Ekintza
LH6ko ikasleei oinarrizko teknika batzuk erakutsi dizkie gelan bertan egindako saioan