Skip to main content
2021/05/14

Ikaskuntzaren Diseinu Unibertsalaren pilotajean aritu gara

Ikasturte honetan zehar IDUren pilotajean parte hartu dugu DBH1eko hiru irakasgaitan, Natur Zientziak, Gizarte eta Euskaran, hain justu. Maiatzaren 13an izan genuen azken saioa online, eta Carmen Alba adituaren hitzaldia jarraitu ahal izan genuen. IDUren ardatz nagusia gelan dugun aniztasuna aintzat hartzea eta horri erantzun bat ematea da. Horretarako egokitutako jarduerak gelaratu eta ikasleekin landu ditugu, beti ere bakoitzari bere helburuak bete ditzan lagundu asmoz.

2024-04-26Irteera
Inmakulada ikastetxearen eta Tolosaldeko Lanbide Heziketaren ikastetxearen ikasketak gertutik ezagutzeko aukera izan dute
2024-04-24Orokorra
Azkeneko bi asteetan Ikastolako Artezkaritza Kontseiluko kideak, guraso eta irakasleak denak elkarrekin, Ikastolaren geroa irudikatzen aritu gara
2024-04-19Irteera
Irurako ikasleekin batera, kidetze eta Matematika irakasgaia modu ezberdin batetaz lantzeko aukera ezin hobea izan dute