Skip to main content
2021/06/25

Zubitxo urtekaria

Irura eta Anoetako Ikastolok elkarlanean eta ilusio handiz urtekari bat sortu dugu. Urteak daramatzagu elkarrekin lanean, proiektuak partekatuz, ikastaro edo formakuntzetan trebatuz, kidetzeak edo bestelako irteerak eginez… eta horren guztiaren isla da Zubitxo aldizkaria. Lehen hiru hilabetero paperean jasotzen genuena, orain urtekari gisa argitaratu dugu, digitalki. Baina mamia lehengo berbera da: bi Ikastolek elkarrekin aurrera eramandako proiektuak, ikasturtean zehar egindako irteerak edo bestelako ekintzak, guretik badoazen ikasle, familia eta lankideei eskainitako agurra… horiek guztiak bildu ditugu Zubitxon. Bi Ikastoletako kide garen ikasle, irakasle eta familien lankidetzari esker lortu dugu betiko grinari eutsi eta ikasturtea ahalik eta hobekien laburbitzen duen urtekari hau denon eskura jartzea.

2024-03-27Ekintza
Giza gorputza eta naturaren elementu ezberdinak ikasgai modura izan zituzten
2024-03-27Ekintza
Donostiako hainbat gunetan egun pasa ederra eman zuten gure ikasleek
2024-03-27Bizikidetza
DBH3ko ikasleek Aniztasunetik Eraikiz programaren barruan hainbat ekimen aurrera eramango dituzte