Skip to main content
2021/09/24

Pilotajea eta gero Baso Eskola hemen da

HH1etik LH4ra bitarte ezarriko da Baso Eskolaren baliabide pedagogikoa. Aurreko ikasturtean hainbat pilotaje eta irteera egin eta gero, hezkuntza-eredu horri tokia egingo zaio Anoetako Herri Ikastolan. Gure ikasleek basoan edo ingurune natural batean jolastu, ikertu eta ikasten dute eta irakasleek behatzaile papera jokatzen dute bertan, haurrak lagunduz baina ez gidatuz. Haurraren garapen integralean eragin nahi izateaz gain, natura eta bioaniztasunarekiko kontzientzia hartzen laguntzea dira helburuak. Antolaketarako txandak izango dira. Berriro ere, Anoetako udalari eskerrak eman proiektu honekiko azaldutako babesa dela eta.

2024-04-24Orokorra
Azkeneko bi asteetan Ikastolako Artezkaritza Kontseiluko kideak, guraso eta irakasleak denak elkarrekin, Ikastolaren geroa irudikatzen aritu gara
2024-04-19Irteera
Irurako ikasleekin batera, kidetze eta Matematika irakasgaia modu ezberdin batetaz lantzeko aukera ezin hobea izan dute
2024-04-19Ingurumena
DBH1-2ko Baratza Tailerreko ikasleek parte hartu dute Ikastolan bertan izan den saioan