Ikastolako ikasleak txapeldun

Gabonetako Shanti Torneoan Anoetako ikasle ugari izan dira futbol partidetan. Guztiak gustura aritu dira, aipamen berezia agian benjamin neskek merezi dute euren mailan txapeldun izan baitziren. Usabal kiroldegian ospatu zen finala 4-0 irabazi zuten, zorionak parte-hartu duzuen guztioi!

 

Bestalde, Lasarteko Hipodromoan ospatu zen Donostiako Nazioarteko Krosean, Maria Lasa ikasleak lehen postua lortu zuen kadete mailan eta Eneida Saldiasek 6.ena, zorionak biei!