Ohiturari jarraiki asteazkenean Santa eskean irtengo gara

Santa Ageda Bezpera ospatu asmoz, asteazkenean, otsailaren 4an arratsaldeko hiruretan elkartuko gara Ikastolan. Guztiak elkarrekin, HH1etik DBH4raino, herrian zehar ibiliko gara kantuan. Saioa arratsaldeko bostetan amaituko da Anoetako plazan.

Jangelan bazkaltzen duten umeek arropa goizean ekarri beharko dute.