Skip to main content
2021/12/17

Patineteak eta skateak aparkatzeko gune berria

Joan den ikasturtean ikasleek bizikletak, patineteak eta skateak aparkatzeko leku egoki baten beharra plazaratu zuten DBHko Ikasle Kontseiluan.

Behar horri erantzun nahian, ikasturte honen hasieran bizikletak aparkatzeko bi eremu prestatu genituen. Horrez gain, aste honetan, Auditorioaren ondoko patio eremuan patinete eta skate aparkaleku berriak jarri ditugu. Aparkaleku hauek erabiltzeko ez da katerik behar, betiko giltzarrapo sinple bat nahikoa da patineteak nahiz skateak modu seguruan aparkatzeko.

Atxikitako irudian ikus dezakezue nola lotu daitezkeen giltzarrapo bidez patineteak nahiz skateak.

   

 

2024-04-26Irteera
Inmakulada ikastetxearen eta Tolosaldeko Lanbide Heziketaren ikastetxearen ikasketak gertutik ezagutzeko aukera izan dute
2024-04-24Orokorra
Azkeneko bi asteetan Ikastolako Artezkaritza Kontseiluko kideak, guraso eta irakasleak denak elkarrekin, Ikastolaren geroa irudikatzen aritu gara
2024-04-19Irteera
Irurako ikasleekin batera, kidetze eta Matematika irakasgaia modu ezberdin batetaz lantzeko aukera ezin hobea izan dute