Skip to main content
2022/03/25

Aurtengo Kilometroak jaiaren barruan Milimetroak ospatuko dugu

Maiatzaren 20a da aukeratu den eguna Milimetro Topaketak ospatzeko. Eskualdeko eta agian beste lurraldeko LH6ko Ikastoletako ikasleak bilduko dira Ibarran. Dakizutenez, aurten Uzturpe Ikastolak antolatzen du Kilometroak jaia eta kontestu horretan ulertu behar dugu Milimetroak. Prestaketa eskatzen du ekimenak eta gure ikasleak Ibarran izan ziren ostegunean bertako Uzturpeko LH6ko ikasleekin kidetzea eginez. Bertan, Ibarra  eta herriaren gertakizun istoriko nagusiak, Kilometro denda, Piparraren bidea,... ezagutu zituzten. Beste aldetik ere, gelan  beste lurraldeko Ikastola batekin harremanetan (hori modu birtualetan) ari dira Ibarra gai bezala hartuta. Ekimen polita eta aberatsa!  Ibarrako LH6ko ikaslei eskerrik beroenak bertan egindako harrerarengatik!

www.kilometroak.eus

  •  

 

2024-04-17Ekintza
LH6ko ikasleei oinarrizko teknika batzuk erakutsi dizkie gelan bertan egindako saioan
2024-04-15Irteera
Irurako ikasleekin batera, euskarazako Barraskiloa eta balea filma ikusi dute 
2024-04-12Irteera
Azkeneko ikasturtea denez, ohiko ikasbidaian ikasle eta irakasleak elkarrekin izan dira