Skip to main content
2022/04/29

Ikasturte amaierako irteerak DBHn

Aste Santuko oporren itzuleran, DBHko ikasleek ikasturte amaierako bidaia egin dute.

Bi urteko etenaldiaren ondotik, ikasle eta irakasleek gogoz hartu dituzte talde harremanak sustatzea eta toki berriak ezagutzea helburu duten irteera hauek.

DBH1: Sarria (Araba) Apirilak 28-29

 

DBH2: Aibar (Nafarroa) Apirilak 28-29

 

DBH3: Elizondo-Baztan (Nafarroa) Apirilak 28-29

Lehenengo egunean Bertizeko Parkean izan ginen eta bertan oinezko txangoa bertako basoan barrena egin genuen. Bazkaldu eta gero canoraft aktibitatea gauzatu zuten ikasleek Bidasoa ibaian, denera 5 kilometroko jaitsiera. Arratsaldez Elizondoko Kortarixar aterpetxean hartu genuen ostatu. Hurrengo egunean Elizondoko herria ezagutu eta bertako kirol instalakuntzetan jolasean aritu ziren. Bazkaldu ostean, Ikastolarako bidea hartu genuen.

Argazki gehiago hemen.

  

 

DBH4: Salou (Tarragona) Apirilak 25-29

Ikastolako zaharrenek ekintzaz beteriko 5 eguneko bidaia egin dute: rafting-a Pirineotan, paintball-a, kayak-a, Tarzán abentura… Horrez gain, egun batean Bartzelona hiria bisitatu dute eta azken egunean Port Aventuran izan dira bertako atrakzioez gozatuz.

  

 

Argazki gehiago hemen

 

Irteeretako irudi gehiago argitaratuko ditugu datorren astean.

2024-04-19Irteera
Irurako ikasleekin batera, kidetze eta Matematika irakasgaia modu ezberdin batetaz lantzeko aukera ezin hobea izan dute
2024-04-19Ingurumena
DBH1-2ko Baratza Tailerreko ikasleek parte hartu dute Ikastolan bertan izan den saioan
2024-04-17Ekintza
LH6ko ikasleei oinarrizko teknika batzuk erakutsi dizkie gelan bertan egindako saioan